gadgets para blogger
contador de visitas

lunes, 22 de noviembre de 2010

Aste Nagusia


Bilbo, Aste Nagusian, munduko hiririk ospetsuena da. 9 egun luze ondo pasatzeko, kalean egoteko... Jarduera ezin hobeak antolatzen dira pertsona guztientzako, baita arazoak dituzten pertsonentzako.
Kontzertuak asko izaten dira, normalean Abandoibarran edo Botika Zaharrean egiten izaten dira eta musika mota ezberdineko taldeak joaten dira jotzera. Aste Nagusia Arriagan hasten dela esan daiteke, bertan egiten baina txupinazoa (19.00-etan hasten da beti). Urtero pertsona ezberdin bat pregoia emoten du eta gero txupinera Aste Nagusiaren hasiera botatzen du. Badator Marijaia abestia entzuten da eta bilbotar guztiak abesten eta dantzatzen hasten dira.


Mari Jaia edo Marijaia Bilboko aste nagusiaren pertsonaia edo sinbolo ofiziala da, Mari Puri Herrero margolariak 1978ko abuztuan sortutakoa, Jai Batzordearen eskariari erantzunez.
Pertsonaia hau zapia buruan eta baserri giroko jantziak ditu. Aurpegi irribarretsua eta ezaugarri markatuak ditu. Besoak altxatuta ditu, dantzarako jarrera alaian.
Herreroren diseinuari jarraituz, urtero Mari Jaiaren irudi berria plazaratzen dute, erraldoi eta buruhandien modura. Festetako hasieran ateratzen da pregoilari eta txupinerarekin batera, pregoia irakurtzen eta gero txupina botatzen duten bitartean. Jaietako bukaera, aldiz, irudi erraldoiaren erreketarekin markatzen dute.
1997 an "Badator Marijaia" abestia sortu zioten, jaietako himnotzat hartu daitekeena.


Barrakak Etxebarria parkean kokatzen dituzte, hortik su artifizialak ikus daitezke.
Astean zehar, hainabat ekintza ezberdinak Bilbotik zehar kokatuto eta antolatuko dira. Berdin da adina, herrialdea, ... gustokoa dozun zerbait aurkituko dozula siurtatzen dizugu!





Eta orain nohizbait Bilboko jaietara etortzekotan Bilbotarrok himnotzat daukagun abesti xelebrea:

Aste Nagusia bakarra dago
hamar gauekoa munduan.

Abuztuan Bilbon denok batera
katuak eurak be jaietan.

Mari, Mari, Marijaia dator
Mari, Mari, Marijaia dator.

Uger, uger, Bilboko uretan
Mari, Mari, Marijaia dator.

Abuztuan danok zahar eta gazte
gizon eta andre jaietan.

Zapia lepoan alkar hartuta
kolore guztiak dantzetan.

Goxa eta erlojua ez ei doaz batera
bata edo bestea zoratu egin da.

Hara, hara, hara, hara nor datorren
hara, hara, hara, gure Marijaia.

Ene, ene, ene, oi ai ene bada
aste hau pasata barriro joango da.

Marijaia bera gure Marijaia
Bilbora etorri da Aste Nagusira.

Aste Nagusi bakarra munduan
bakarra munduan MARIJAIA!


No hay comentarios:

Publicar un comentario