gadgets para blogger
contador de visitas

miércoles, 3 de noviembre de 2010

Baiona (Lapurdi)

                              

Sarrera honetan Baionataz hitz egingo dogu.
Baiona Lapurdiko hiriburua eta Ipar Euskal Herriko hiri nagusia da. Halaber, Euskal Herri osoko hamargarren herririk jendetsuena da. Baionak, Angelu eta Biarritzeko udalerriekin batera BAB izeneko gune metropolitarra osatzen du.
Erromatarren garaian sortua, Lapurdum izena izan zuen, geroago inguruko lurraldearen izena izatera (Lapurdi) igaroko zena. XI.mendetik aurrera, apezpiku hiri bihurtu zen, Bajonencis elizbarrutiko buru izendatu baitzuten.
Baiona Euskal Herria eta Gaskoinia arteko mendebaldeko mugan dago, mendebaldean eta iparraldean Landeetako basoak eta hegoaldean eta ekialdean euskal Pirinioak dituen lurralde lauan kokatuta. Hiria Aturri eta Errobi ibaien konfluentzian kokatuta dago, bere bokalean hain zuzen ere, Bizkaiko golkotik gertu.
Udalerria Aturri ibaiak ez ezik bere ibaiadarrak diren Portou eta Esbouc errekek zeharkatua da. Baionan bertan Aturri Errobi ibaien konfluentzia dago. Errobiren ibaiadarrak diren Hillans eta Urdainz errekek ere Baiona zeharkatzen dute.

Egun bat Baionan:



Goizean komenigarria da lehenengo ibai ondotik paseotzo bat ematea, ikusgarria benetan. Geroxeago Santa Maria katedralera abiatuko gara.
Santa Maria katedrala Baiona Handia auzoan kokaturiko katedral gotikoa da. Katedrala Done Jakue bidean dago.

Bazkaltzeko orduan jatetxe hau proposatzen ditugu :

*Bayonnais jatetxea, euskal janarian espezializatuak. Euren platerren artean : marmitakoa, bakailoa,Baionako xingarra ,Tolosako babarrunak, Ezpeleta eta Lekeitioko piperrak, pintxoak, Idiazabalgo gazta,etb.

Arratsaldean, hotelera eta gaua irizterakoan kasu honetan festa alde batera utsi eta zure lagun zein bikoteagaz paseotxo bat ematera bialtzen zaitugu.
Baiona gauez erakusten dauan paisaiak benetan ikusgarriak baitdira.










No hay comentarios:

Publicar un comentario