gadgets para blogger
contador de visitas

jueves, 25 de noviembre de 2010

Danborrada





Danborrada Donostian urtarrilaren 20an ospatzen den jaia da, San Sebastian egunean.
Urtarrilaren 19ko gauerdian, Konstituzio plazan hasten den jaia da, hiriko banderaren altxaerarekin. Gaztelubide elkarteak eta beste elkartetako kideek, Raimundo Sarriegiren San Sebastian Martxa jotzen dute bitartean. Honen ondoren, Erretreta, Tatiago, Diana, Iriyarena eta abar jotzen dituzte elkarte ezberdinetako danborjoleek. Gutxi gorabehera 50 danbor eta 70 kupelez osaturiko ehun Konpainiek hartzen dute parte jaialdian, bakoitzak musika banda bana duelarik.
San Sebastian egunean bertan, eguerdian, Haurren Danborrada egiten da. Udaletxeko terrazatik irten eta  Donostiako Zentroan martxa edo itzulia egiten dute haur eta gazteek.



Kasu honetan jaian abesten den abestia San Sebastianen martxa da, Hau Raimundo Sarriegik konposatu zuen musikarekin eta Serafin Baroja letrak jartzen:

Bagera...!
gu ere bai
gu beti pozez
beti alai!
Sebastian bat bada zeruan
Donostia bat bakarra munduan
hura da santuaeta hau da herriahorra zer dan gure Donostia!
Irutxuloko, Gaztelupeko
Joxemaritar zahar eta gazte
Joxemaritar zahar eta gazte
kalerik kale danborra joaz
umore ona zabaltzen hor dijoaz
Joxemari!
Gaurtandik gerora penak txokoraFestara! Dantzara!Donostiarrei oihu egitera gatozpozaldiz!
Inauteriak datoz!
Bagera...!
gu ere bai
gu beti pozez
beti alai!



No hay comentarios:

Publicar un comentario