Zuberoa Euskal Herriko lurralderik txikiena da. Euskal Herriaren ipar-ekialdean dago, Pirinioen iparraldean. Hiriburua Maule-Lextarre du. Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlatikoak departamenduaren 64 parte da.Bertako euskalkia zubebera da.
Zuberoako mendi-tontorrik altuena Orhi mendia da, mendebaletik Pirinioetako lehen 2.000 metroko tontorra. Halaber, Euskal Herri osoko gailurrik garaiena da, Hiru Erregeen maila, Ezkaurre eta Arlas ondoren.
Bestalde, Otsogorrigaina eta Sardekagaina dira probintziako bigarren eta hirugarren mendirik garaienak. Guztira, 27 tontor 1.000 metroko mailatik gora daude.
Ibaiei dagokienez, azkenik, Uhaitzandi nabarmentzekoa da, Oloroeko ibaiaren ibaiadar nagusia dena.
Erdi Paleototik populatuta bazegoen ere, historian Erdi Aroko Zuberoako bizkonderriekin batera sartu zen. Ingalaterra, Bearno eta Nafarroak okupatuta, bere erakunde propioek bizirik zirauten 1790ean Frantziako Iraultzak foruak abolitu arte. Geroztik Pirinio Beherako departamenduan izan da Ipar Euskal Herriko beste herrialdeekin batera.
Egun bat Maulen:
Goizean Andra Mariko baseliza bisitatuko dogu.
Zuberoako Andra Mariren baseliza Gardeko herrigunetik 3 kilometrora kokatutakoa gutxi gora-behera.
Elizaren barruan Andra Mariren XIII.mendeko irudi erromanikoa dago, baselizaren eraikitze data zehatza ezezaguna den arren. Eraikinaren egoera txarra zela eta, behera bota eta berreraiki egin zuten XVII. mendearen amaieran, 1702an bukatuz.
Gaur aukeratu dogun jatetxea Zuberoa izeneko establezimentu ezaguna da. Honetan, plater hauek gomendatzen dizueguz:
Hasierakoen artean:
*Zigala rabioliak boilur lurrinetan eta tipulina. (38 €)
edo
*Gaztain krema eta hirugihar ketuaren estsaladarekin. (38€)
Bigarrenez, arraina aukeratzekotan:
*Legatza errea ardo beltzera, piper morroien krema eta almejak. (34€)
edo
*Errebolio errea, almejen olio-ozpina eta orburuak. (36€)
Haragia gehiago gustoko dutenentzat :
*Orein solomoa errea garaiko frutekin. (35€)
edo
*Ahate foie-gras errea, udareak oportora eta belar finen entsalada. (37€)
Amaitzeko postre goxoenak:
*Hur eta txokolate pastela jogurt-izozkiarekin. (14€)
edo
*Almendra pastel beroa eta limoi izozkia. (14€)
Primeran bazkaldu ostean, hotelera habiatzen gara eta afaldu ostean gure familia edo lagunekin Mauletik bueltatzo bat ematera goaz, oinez joatekotan hobeto gure ingurumena saintzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario