gadgets para blogger
contador de visitas

jueves, 4 de noviembre de 2010

Nafarroa Beherea


Administrazioari dagokionez, Akitania (Frantzia) eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64) eta Baionako barrutiko zati da.
Hiriburua Donibane Garazi bada ere, Donapaleu eta Baigorri bera baino populatuagoak dira.
Mendiak: Okabe (1.466 m) lurraldeko tontorrik altuena da, Txardeka (1.440 m) bigarrena eta Urkulu(1.419 m) hirugarrena izanik.
Izena:
Herrialde honek bi izen izan ditu, Nafarroa Garaitik banatu zenetik:
"Nafarroa Beherea" izen jasoa da, "Axular "rek 1643an lehenbizikoz erabilia. Eta ahozko izena "Baxenabarre" da (ez "Behenafarroa" edo "Baxenafarroa"), Joanes Peruskik 1664an egin gutun batean lehenbiziko aldiz agertua. Hau, gaskoierazko izenaren aldaera litzateke. Beraz, euskal testuetan "Baxenabarre" izenaren agerrera "Nafarroa Beherea" baino 21 urte berriagoa da bakarrik. Sabino Aranak bere Euzkeldun Batzokijen estatutuetan Benabarre deitu izan zuen.

EGUN BAT DONIBANE GARAZIN:
Lau plan garrantsitsuenak hauek izango daitezke:
1-) Casa Mansart ikustera joan daiteke. Eraiki hau Luis XIV. mendeko estilokoa da eta bere fatxada harrizkoa da.
2-) XIII.mendeko Puerta Navarra ikustera joan.
3-) La Ciudadela. Bide bat dago Puerta del Rey-ko arkuan usten diguna nondik haraneko bistak ikusi daikeguz.
4-) Estilo gotikoko Nôtre Dame du Bout du Pont eleiza ikustera joan.



Jateko aukera ona izango litzateke Le Relais de la Nive jatetxera joatea.
Hasierako platerra hartu baino lehen mojito bat edango dogu. Mojitos edan ostean platerrekin hasiko gara:
-Lehenengo platerra: pesto eta muskuilu krema.
-Bigarenn platerra: bildoski edo solomo saltsan.
-Postrea: hiru motatako arroz esnea.
Prezioa guztira: 40€-50€.



Arratsaldean ostatuan deskantsatu eta gauean paseotxo bat ematea komenigarriena izango litzateke. Adb: Gamueko ediota Iholdiko gazteluak ikustera joatea izango litzateke aukera egokienak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario