gadgets para blogger
contador de visitas

miércoles, 24 de noviembre de 2010

San Fermin

Sanfermin festak Iruñean uztailaren 6tik 14ra bitarte ospatzen diren jaiak dira.

San Fermin festak nazioartean entzierroak ezagutarazi ditu, zezenak hiriko Alde Zaharreko zenbait karrikatan zehar korrika egiten duteneko lasterketak. Entzierroak uztailaren 7tik 14ra bitartean egiten dira Festak Nafarroako patroi San Ferminen omenez egiten dira eta erlijio alderdia eta parranda basatia oso ongi bizi dira elkarrekin, eta bada bietara joaten den jendea.

Hamabiak baino lehentxeago, alkate eta zinegotziak udalaren balkoira ateratzen dira. Behean, plazan, milaka lagun hainbat orduz zain egon dira momentua noiz iritsiko; jendetzaren grina eta irrika gora doaz hamabiak urreratzen diren heinean. Ehunka botila txanpan zabaltzen dira eta erdi bana partitzen tripa barrenen eta jendearen arroparen artean. Bero zergela. Xardina batentzako tokirik ez. Suziria bota behar duen zinegotzia balkoi hegira hurbiltzen delarik, beheko jendaila orroaka hasten da aho batez: kantu, oihu, txistu, hitz zakar, eta bai zinkurin ere, zanpatutako norbaiten ahotik. Harrabotsaren handiagatik ozta-ozta aditzen da oihu errituala: 
Pamploneses, viva San Fermín, Iruindarrak, gora San Fermin! Eta orduan badirudi hiri osoa zoratu egin dela, eta dena erabat iraultzen da istanpatean.Ohitura da txupinazoak eztanda egin arte zapia eskumuturrean edo poltsikoan gordeta eramatea.



-Entzierroa Santo Domingo aldaparen beheko aldean hasten da:

Lehenbiziko puska hau, 280 bat metrokoa, entzierroko puskarik arriskutsuena omen da, hala dio ohiturak; zezenek hemen inon baino azkarrago egiten dutelako laster. Ukuilutik atera berriak dira eta berehala hurreratzen zaizkizu. Zehatzago esateko, kalearen azken puska, Udal Plazan sartu aurrekoa, omen da parterik arriskutsuena, han ez baitago inolako babeslekurik erretiratzeko. Gogoan hartu hori zure lasterra non hasi erabakitzeko.
Tarte honetako beheko aldean hobi moduko bat egina dago horman eta barrenean San Ferminen irudi bat. Lasterkariek otoitz antzeko zerbait zuzentzen diote lasterra hasi baino minutu batzuk lehenago.

-Entzierroa kaletik:

Entzierroa ibilbideko hesietatik ikus daiteke. Egur hesi puskarik luzeenak Udal plazan, Mercaderes kaleko bukaeran eta-hauxe luzeena- Estafeta bukaeratik plazarainoko tartean daude.


-Nola parte hartu:

Ibilbidean sartzeko, hartarakoxe sarreretara joan behar da. Lasterkariak ezin dira bertan sartu goizeko 7:00ak jo ondoren. Ordu horretatik aitzina eta 7:30ak bitarte bi ate baizik ez da egoten hesian sartzeko: bat Udalean eta beste bat Merkatu Plazan. Ez saiatu nonnahitik sartzen, aitzindariekin problemarik nahi ez baduzu. Mozkortuta laster egitea erokeri izugarria da. Bai zuretzat eta bai beste guztientzat oso arriskutsua. Hona hemen argazki arriskutsu batzuk:

Amaitzeko, San Ferminaren abestiaren letra:

Uno de Enero,
dos de Febrero,
tres de Marzo,
cuatro de Abril,
cinco de Mayo,
seis de Junio,
siete de Julio San Fermin.

A Pamplona hemos de ir,
con una media,
con una media,
a Pamplona hemos de ir
con una media y un calcetín!

No hay comentarios:

Publicar un comentario