gadgets para blogger
contador de visitas

jueves, 28 de octubre de 2010

Vitoria-Gazteiz (Araba)

                         
Gaur Euskal Herriko hiriburutaz hitz egitea egokia izango dela pentsatu dogu.
Gasteiz Arabako hiriburua da; eta, izatez, Euskal Autonomia erkidegokoa ere bada, 1980tik, egoitza nagusiak Gasteizen baitituzte bai Eusko Jaurlaritzak, bai Eusko Legebiltzarrak. Euskal Herriko bigarren hiririk populatuena da, bai eta Arabako udalerririk zabalena ere.
Gaztelaniaz Vitoria du izena, baina izen ofizialtzat Vitoria-Gasteiz erabiltzen da. Hiriak 235.661 biztanle dauzka 2008ko datuen arabera. Euskal Herriko bigarren udalerririk handiena da, 276,81 kilometro koadrorekin (handiena Baztan izanik).
Gasteiz hogeita zortzi auzoz osaturik dago. Hiriaren sorreratik XIX mendearen bigarren erdira arte, egun Alde Zaharra dena besterik ez zegoen. Sasoi horretan hiriaren hedatzeari ekin zitzaion hegoalderantz, Zabaldunea osatuz. XX mendearen hasieran hiritartze berriak egin ziren egun Babesgabetuak, Lovaina, Anglo-Vasco, Jumendi eta Koroatzea diren auzoetan, bai eta Mendizorrotza auzoko zenbait tokitan ere.

                                        
Egun bat Gasteizen:
Kasu honetan hiria bizita eta ondo ezagutzeko "Gazteixtzo" trena turistikoa hartzea gomendagarria da. Honekin, Gazteizeko kale guztietatik bueltatxo bat emoteko aukera dogu.
Bidaia 40 minutuko iraupena eukiko du.



Bazkaltzeko ordua heldu denez Arkupe jatetxera joaten gara janari goxo-goxoa dastatzeko. Gaurko menutik gomendatzen doguna hau da: lehenengoz pastako entsalada bat aurkeratuko dogu langostinoekin, gero entrecot-a eta amaitzeko txokolate zuri eta beltzeko goxokia.



Arratsaldean hiritik bueltatxo bat eta Boulevard deitutako merkatal zentrura abiatzen gara. Oso erraza da el Boulevard merkatal gunera oinez, autobusez edo autoarekin joatea, batez ere bere kokapen estrategikoa eta hiriburuan zehar egin dituzten berrantolapenak direla eta.
Beheko solairuan arropa dendak, etxetresna elektrikoak eta Gastroteka aurki ditzakezu; lehenengo solairuak arropa, osagarriak, zapata dendak, Eroski, Leroy Merlin eta Media Mark barne hartzen ditu. Bigarren solairua, berriz, aisialdi guneak eta jatetxeak osatzen dute.
Boulevard  merkatal gunea, Gasteizko dendek parte hartzen duten lehenengo esperientzia da. Ehuneko 50a gutxi gorabehera Euskal herriko eta Gasteizko dendek osatzen dute.




Amaitzeko hotelera bueltatzen gara eta afaldu ostean vitoriako gaueko giroa ezagutzera joaten gara Le Coup diskoteka apartara.



Espero dogu gure proposamena gustoko izatea. Agur bero bat!

miércoles, 27 de octubre de 2010

Bilbo (Bizkaia)

Gaur aipatuko dugun hiriburua Bilbo da, Euskal Herriko hiririk garrantsitsuenetarikoa dena.
Bilbo edo Bilbao Bizkaiko hiriburua eta Euskal Herriko hiririk jendetsuena da.
Bilbo hiribildua Ibaizabal ibai osoan zehar zabalduta dago. Izan ere, Bilboko itsasadarra da berezko ardatza, hamaika zubik zeharkatzen dutena.
Biztanleria era homogeneoan banaturik dago ibaiaren bi aldeetan: Ezkerraldean Basurtu-Zorrotza, Abando eta Errekalde barrutiak daude. Eskuinaldean, berriz, Deustu, Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga eta Begoña barrutiak. Ibaiondo barrutia, Bilboko handiena, ibaiaren bi aldeetan hedatzen da. Barrutiaren gehiena ezkerraldean dago; Alde Zaharra, berriz, eskuinaldean.

Pagasarri, Artxanda eta Arnotegi mendiek inguratzen dute hiria, besteak beste, eta, zulo moduko batean dagoenez, "Botxo" izen herrikoia eman diote. Hirigunetik ez oso urruti, kilometro pare batera, Ganekogorta mendia altxatzen da, 998 metrokoa, kostaldetik hurbil gaudela kontuan izanda, altuera handia da.

EGUN BAT BILBON:
Goizez heldu ostean komenigarriena Guggenheim Museoa bisitatzea izango litzateke. Gainera, 12 urte baino gitxiago duten umeek dohainik sartu daitezke. Nagusiak, aldiz, 8€ ordaindu behar dute eta jubilatuak 5€.

Gero, Abandoibarratik paseotxo bat eman eta jateko Zortziko jatetxera joan. Han aukeratu dezakezun menua: Hasierako plater lez, bakailao eta trufasko risottoa. Bigarren platerrean arraina edo haragia aukeratu dezakezu, bildots erreta edo txipiroiak plantxan.

Patxadaz egoteko komenigarria da metroa hartzea eta hotelera bueltatzea, deskantzatzeko. Zerbait afaldu ostean dotore jantsi diskoteka batera joateko. Aukera batzuk proposatuko ditugu:


-Image (Berango).







-Fever (Bolueta), metroa hor bertan usten du.






Ondo izan!

jueves, 21 de octubre de 2010

Donosti (Gipuzkoa)


Euskal Herrian zehar aurkitu ahal doguzan paisaietatik aipagarria da Gipuzkoako Donosti hiria.
Donostia Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da.
Hainbat auzotan banatua, Donostia Urgull mendiaren oinetan du bere gune zaharrena, Parte Zaharra izenekoa. Bertako kale estuetan biltzen diren jatetxeak eta taberna giroa famatuak dira. XIX mende bukaeran, gune hau ixten zuten harresiak eraitsi eta hirira hegoalderantz zabaltzen hasi zen, zentroko zabalgunea osatuz eta azkenik Gros, Ulia mendiaren oinetan eta Urumea ibaia bitartean, eta Amara, zentrotik hegoaldera, auzo modernoak sortuz.
Donostia bertako gastronomiagaitik ere da ezaguna. Bertako sukaldari eta jatetxe entzutetsuak: Arzak, Subijana,Berastegi  eta Castillo beste batzuen artean, mundu osoan dira ospetsuak.


EGUN BAT DONOSTIN:

Goizez heltzen gara eta lehenengoz "La Concha" hondartza bizitatzen dugu, ikuspegia soragarria da.




Geroxeago kasku zaharrera abiatzen gara zerbait artzera, Donostiko kale estuetan murgiltzean sentitzen doguzan sentzazioak azalduezinak izaten dira.
Taberna batean zartzean deigarriak egiten zaiguz barran kokatuta dagozan pintxoak eta gomendatzen digute bat jatea ospe asko daukatelako.



Bazkaltzeko ordua heldu denez, Carlos Argiñanoren jatetxea aukeratzen dogu behar den bezala jateko.
Asteko arrautza hautsiak “panadera” erara onddoekin, bigarren platera beriar presa pipermorroi zukuz eta arroz berde krematxuarekin izan zen eta amaitzeko txokolatezko coulant-a pistatxosko izozkiarekin...Janari guztia kalitate haundizkoa.
Arratsaldean, Igeldo mendira joan eta gero hotelera bueltatzen gara deskantzatzeko.
Gaua Bataplan diskotekan pasatzen dogu, gorputza mugitzeko aukerarik onena.


Ondo pasa eta agur bero bat!