gadgets para blogger
contador de visitas

miércoles, 27 de octubre de 2010

Bilbo (Bizkaia)

Gaur aipatuko dugun hiriburua Bilbo da, Euskal Herriko hiririk garrantsitsuenetarikoa dena.
Bilbo edo Bilbao Bizkaiko hiriburua eta Euskal Herriko hiririk jendetsuena da.
Bilbo hiribildua Ibaizabal ibai osoan zehar zabalduta dago. Izan ere, Bilboko itsasadarra da berezko ardatza, hamaika zubik zeharkatzen dutena.
Biztanleria era homogeneoan banaturik dago ibaiaren bi aldeetan: Ezkerraldean Basurtu-Zorrotza, Abando eta Errekalde barrutiak daude. Eskuinaldean, berriz, Deustu, Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga eta Begoña barrutiak. Ibaiondo barrutia, Bilboko handiena, ibaiaren bi aldeetan hedatzen da. Barrutiaren gehiena ezkerraldean dago; Alde Zaharra, berriz, eskuinaldean.

Pagasarri, Artxanda eta Arnotegi mendiek inguratzen dute hiria, besteak beste, eta, zulo moduko batean dagoenez, "Botxo" izen herrikoia eman diote. Hirigunetik ez oso urruti, kilometro pare batera, Ganekogorta mendia altxatzen da, 998 metrokoa, kostaldetik hurbil gaudela kontuan izanda, altuera handia da.

EGUN BAT BILBON:
Goizez heldu ostean komenigarriena Guggenheim Museoa bisitatzea izango litzateke. Gainera, 12 urte baino gitxiago duten umeek dohainik sartu daitezke. Nagusiak, aldiz, 8€ ordaindu behar dute eta jubilatuak 5€.

Gero, Abandoibarratik paseotxo bat eman eta jateko Zortziko jatetxera joan. Han aukeratu dezakezun menua: Hasierako plater lez, bakailao eta trufasko risottoa. Bigarren platerrean arraina edo haragia aukeratu dezakezu, bildots erreta edo txipiroiak plantxan.

Patxadaz egoteko komenigarria da metroa hartzea eta hotelera bueltatzea, deskantzatzeko. Zerbait afaldu ostean dotore jantsi diskoteka batera joateko. Aukera batzuk proposatuko ditugu:


-Image (Berango).







-Fever (Bolueta), metroa hor bertan usten du.






Ondo izan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario