gadgets para blogger
contador de visitas

jueves, 28 de octubre de 2010

Vitoria-Gazteiz (Araba)

                         
Gaur Euskal Herriko hiriburutaz hitz egitea egokia izango dela pentsatu dogu.
Gasteiz Arabako hiriburua da; eta, izatez, Euskal Autonomia erkidegokoa ere bada, 1980tik, egoitza nagusiak Gasteizen baitituzte bai Eusko Jaurlaritzak, bai Eusko Legebiltzarrak. Euskal Herriko bigarren hiririk populatuena da, bai eta Arabako udalerririk zabalena ere.
Gaztelaniaz Vitoria du izena, baina izen ofizialtzat Vitoria-Gasteiz erabiltzen da. Hiriak 235.661 biztanle dauzka 2008ko datuen arabera. Euskal Herriko bigarren udalerririk handiena da, 276,81 kilometro koadrorekin (handiena Baztan izanik).
Gasteiz hogeita zortzi auzoz osaturik dago. Hiriaren sorreratik XIX mendearen bigarren erdira arte, egun Alde Zaharra dena besterik ez zegoen. Sasoi horretan hiriaren hedatzeari ekin zitzaion hegoalderantz, Zabaldunea osatuz. XX mendearen hasieran hiritartze berriak egin ziren egun Babesgabetuak, Lovaina, Anglo-Vasco, Jumendi eta Koroatzea diren auzoetan, bai eta Mendizorrotza auzoko zenbait tokitan ere.

                                        
Egun bat Gasteizen:
Kasu honetan hiria bizita eta ondo ezagutzeko "Gazteixtzo" trena turistikoa hartzea gomendagarria da. Honekin, Gazteizeko kale guztietatik bueltatxo bat emoteko aukera dogu.
Bidaia 40 minutuko iraupena eukiko du.



Bazkaltzeko ordua heldu denez Arkupe jatetxera joaten gara janari goxo-goxoa dastatzeko. Gaurko menutik gomendatzen doguna hau da: lehenengoz pastako entsalada bat aurkeratuko dogu langostinoekin, gero entrecot-a eta amaitzeko txokolate zuri eta beltzeko goxokia.



Arratsaldean hiritik bueltatxo bat eta Boulevard deitutako merkatal zentrura abiatzen gara. Oso erraza da el Boulevard merkatal gunera oinez, autobusez edo autoarekin joatea, batez ere bere kokapen estrategikoa eta hiriburuan zehar egin dituzten berrantolapenak direla eta.
Beheko solairuan arropa dendak, etxetresna elektrikoak eta Gastroteka aurki ditzakezu; lehenengo solairuak arropa, osagarriak, zapata dendak, Eroski, Leroy Merlin eta Media Mark barne hartzen ditu. Bigarren solairua, berriz, aisialdi guneak eta jatetxeak osatzen dute.
Boulevard  merkatal gunea, Gasteizko dendek parte hartzen duten lehenengo esperientzia da. Ehuneko 50a gutxi gorabehera Euskal herriko eta Gasteizko dendek osatzen dute.




Amaitzeko hotelera bueltatzen gara eta afaldu ostean vitoriako gaueko giroa ezagutzera joaten gara Le Coup diskoteka apartara.



Espero dogu gure proposamena gustoko izatea. Agur bero bat!

No hay comentarios:

Publicar un comentario