gadgets para blogger
contador de visitas

jueves, 25 de noviembre de 2010

Danborrada





Danborrada Donostian urtarrilaren 20an ospatzen den jaia da, San Sebastian egunean.
Urtarrilaren 19ko gauerdian, Konstituzio plazan hasten den jaia da, hiriko banderaren altxaerarekin. Gaztelubide elkarteak eta beste elkartetako kideek, Raimundo Sarriegiren San Sebastian Martxa jotzen dute bitartean. Honen ondoren, Erretreta, Tatiago, Diana, Iriyarena eta abar jotzen dituzte elkarte ezberdinetako danborjoleek. Gutxi gorabehera 50 danbor eta 70 kupelez osaturiko ehun Konpainiek hartzen dute parte jaialdian, bakoitzak musika banda bana duelarik.
San Sebastian egunean bertan, eguerdian, Haurren Danborrada egiten da. Udaletxeko terrazatik irten eta  Donostiako Zentroan martxa edo itzulia egiten dute haur eta gazteek.



Kasu honetan jaian abesten den abestia San Sebastianen martxa da, Hau Raimundo Sarriegik konposatu zuen musikarekin eta Serafin Baroja letrak jartzen:

Bagera...!
gu ere bai
gu beti pozez
beti alai!
Sebastian bat bada zeruan
Donostia bat bakarra munduan
hura da santuaeta hau da herriahorra zer dan gure Donostia!
Irutxuloko, Gaztelupeko
Joxemaritar zahar eta gazte
Joxemaritar zahar eta gazte
kalerik kale danborra joaz
umore ona zabaltzen hor dijoaz
Joxemari!
Gaurtandik gerora penak txokoraFestara! Dantzara!Donostiarrei oihu egitera gatozpozaldiz!
Inauteriak datoz!
Bagera...!
gu ere bai
gu beti pozez
beti alai!



miércoles, 24 de noviembre de 2010

San Fermin

Sanfermin festak Iruñean uztailaren 6tik 14ra bitarte ospatzen diren jaiak dira.

San Fermin festak nazioartean entzierroak ezagutarazi ditu, zezenak hiriko Alde Zaharreko zenbait karrikatan zehar korrika egiten duteneko lasterketak. Entzierroak uztailaren 7tik 14ra bitartean egiten dira Festak Nafarroako patroi San Ferminen omenez egiten dira eta erlijio alderdia eta parranda basatia oso ongi bizi dira elkarrekin, eta bada bietara joaten den jendea.

Hamabiak baino lehentxeago, alkate eta zinegotziak udalaren balkoira ateratzen dira. Behean, plazan, milaka lagun hainbat orduz zain egon dira momentua noiz iritsiko; jendetzaren grina eta irrika gora doaz hamabiak urreratzen diren heinean. Ehunka botila txanpan zabaltzen dira eta erdi bana partitzen tripa barrenen eta jendearen arroparen artean. Bero zergela. Xardina batentzako tokirik ez. Suziria bota behar duen zinegotzia balkoi hegira hurbiltzen delarik, beheko jendaila orroaka hasten da aho batez: kantu, oihu, txistu, hitz zakar, eta bai zinkurin ere, zanpatutako norbaiten ahotik. Harrabotsaren handiagatik ozta-ozta aditzen da oihu errituala: 
Pamploneses, viva San Fermín, Iruindarrak, gora San Fermin! Eta orduan badirudi hiri osoa zoratu egin dela, eta dena erabat iraultzen da istanpatean.Ohitura da txupinazoak eztanda egin arte zapia eskumuturrean edo poltsikoan gordeta eramatea.



-Entzierroa Santo Domingo aldaparen beheko aldean hasten da:

Lehenbiziko puska hau, 280 bat metrokoa, entzierroko puskarik arriskutsuena omen da, hala dio ohiturak; zezenek hemen inon baino azkarrago egiten dutelako laster. Ukuilutik atera berriak dira eta berehala hurreratzen zaizkizu. Zehatzago esateko, kalearen azken puska, Udal Plazan sartu aurrekoa, omen da parterik arriskutsuena, han ez baitago inolako babeslekurik erretiratzeko. Gogoan hartu hori zure lasterra non hasi erabakitzeko.
Tarte honetako beheko aldean hobi moduko bat egina dago horman eta barrenean San Ferminen irudi bat. Lasterkariek otoitz antzeko zerbait zuzentzen diote lasterra hasi baino minutu batzuk lehenago.

-Entzierroa kaletik:

Entzierroa ibilbideko hesietatik ikus daiteke. Egur hesi puskarik luzeenak Udal plazan, Mercaderes kaleko bukaeran eta-hauxe luzeena- Estafeta bukaeratik plazarainoko tartean daude.


-Nola parte hartu:

Ibilbidean sartzeko, hartarakoxe sarreretara joan behar da. Lasterkariak ezin dira bertan sartu goizeko 7:00ak jo ondoren. Ordu horretatik aitzina eta 7:30ak bitarte bi ate baizik ez da egoten hesian sartzeko: bat Udalean eta beste bat Merkatu Plazan. Ez saiatu nonnahitik sartzen, aitzindariekin problemarik nahi ez baduzu. Mozkortuta laster egitea erokeri izugarria da. Bai zuretzat eta bai beste guztientzat oso arriskutsua. Hona hemen argazki arriskutsu batzuk:

Amaitzeko, San Ferminaren abestiaren letra:

Uno de Enero,
dos de Febrero,
tres de Marzo,
cuatro de Abril,
cinco de Mayo,
seis de Junio,
siete de Julio San Fermin.

A Pamplona hemos de ir,
con una media,
con una media,
a Pamplona hemos de ir
con una media y un calcetín!

lunes, 22 de noviembre de 2010

Aste Nagusia


Bilbo, Aste Nagusian, munduko hiririk ospetsuena da. 9 egun luze ondo pasatzeko, kalean egoteko... Jarduera ezin hobeak antolatzen dira pertsona guztientzako, baita arazoak dituzten pertsonentzako.
Kontzertuak asko izaten dira, normalean Abandoibarran edo Botika Zaharrean egiten izaten dira eta musika mota ezberdineko taldeak joaten dira jotzera. Aste Nagusia Arriagan hasten dela esan daiteke, bertan egiten baina txupinazoa (19.00-etan hasten da beti). Urtero pertsona ezberdin bat pregoia emoten du eta gero txupinera Aste Nagusiaren hasiera botatzen du. Badator Marijaia abestia entzuten da eta bilbotar guztiak abesten eta dantzatzen hasten dira.


Mari Jaia edo Marijaia Bilboko aste nagusiaren pertsonaia edo sinbolo ofiziala da, Mari Puri Herrero margolariak 1978ko abuztuan sortutakoa, Jai Batzordearen eskariari erantzunez.
Pertsonaia hau zapia buruan eta baserri giroko jantziak ditu. Aurpegi irribarretsua eta ezaugarri markatuak ditu. Besoak altxatuta ditu, dantzarako jarrera alaian.
Herreroren diseinuari jarraituz, urtero Mari Jaiaren irudi berria plazaratzen dute, erraldoi eta buruhandien modura. Festetako hasieran ateratzen da pregoilari eta txupinerarekin batera, pregoia irakurtzen eta gero txupina botatzen duten bitartean. Jaietako bukaera, aldiz, irudi erraldoiaren erreketarekin markatzen dute.
1997 an "Badator Marijaia" abestia sortu zioten, jaietako himnotzat hartu daitekeena.


Barrakak Etxebarria parkean kokatzen dituzte, hortik su artifizialak ikus daitezke.
Astean zehar, hainabat ekintza ezberdinak Bilbotik zehar kokatuto eta antolatuko dira. Berdin da adina, herrialdea, ... gustokoa dozun zerbait aurkituko dozula siurtatzen dizugu!





Eta orain nohizbait Bilboko jaietara etortzekotan Bilbotarrok himnotzat daukagun abesti xelebrea:

Aste Nagusia bakarra dago
hamar gauekoa munduan.

Abuztuan Bilbon denok batera
katuak eurak be jaietan.

Mari, Mari, Marijaia dator
Mari, Mari, Marijaia dator.

Uger, uger, Bilboko uretan
Mari, Mari, Marijaia dator.

Abuztuan danok zahar eta gazte
gizon eta andre jaietan.

Zapia lepoan alkar hartuta
kolore guztiak dantzetan.

Goxa eta erlojua ez ei doaz batera
bata edo bestea zoratu egin da.

Hara, hara, hara, hara nor datorren
hara, hara, hara, gure Marijaia.

Ene, ene, ene, oi ai ene bada
aste hau pasata barriro joango da.

Marijaia bera gure Marijaia
Bilbora etorri da Aste Nagusira.

Aste Nagusi bakarra munduan
bakarra munduan MARIJAIA!


lunes, 15 de noviembre de 2010

Maule (Zuberoa)

Zuberoa Euskal Herriko lurralderik txikiena da. Euskal Herriaren ipar-ekialdean dago, Pirinioen iparraldean. Hiriburua Maule-Lextarre du. Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlatikoak departamenduaren 64 parte da.Bertako euskalkia zubebera da.
Zuberoako mendi-tontorrik altuena Orhi mendia da, mendebaletik Pirinioetako lehen 2.000 metroko tontorra. Halaber, Euskal Herri osoko gailurrik garaiena da, Hiru Erregeen maila, Ezkaurre eta Arlas ondoren.
Bestalde, Otsogorrigaina  eta Sardekagaina  dira probintziako bigarren eta hirugarren mendirik garaienak. Guztira, 27 tontor 1.000 metroko mailatik gora daude.
Ibaiei dagokienez, azkenik, Uhaitzandi nabarmentzekoa da, Oloroeko ibaiaren ibaiadar nagusia dena.
Erdi Paleototik populatuta bazegoen ere, historian Erdi Aroko Zuberoako bizkonderriekin batera sartu zen. Ingalaterra, Bearno eta Nafarroak okupatuta, bere erakunde propioek bizirik zirauten 1790ean Frantziako Iraultzak foruak abolitu arte. Geroztik Pirinio Beherako departamenduan izan da Ipar Euskal Herriko beste herrialdeekin batera.

Egun bat Maulen:
Goizean Andra Mariko baseliza bisitatuko dogu.
Zuberoako Andra Mariren baseliza Gardeko herrigunetik 3 kilometrora kokatutakoa gutxi gora-behera.
Elizaren barruan Andra Mariren XIII.mendeko irudi erromanikoa dago, baselizaren eraikitze data zehatza ezezaguna den arren. Eraikinaren egoera txarra zela eta, behera bota eta berreraiki egin zuten XVII. mendearen amaieran, 1702an bukatuz.


Gaur aukeratu dogun jatetxea Zuberoa izeneko establezimentu ezaguna da. Honetan, plater hauek gomendatzen dizueguz:

Hasierakoen artean:

*Zigala rabioliak boilur lurrinetan eta tipulina. (38 €)
                               edo
*Gaztain krema eta hirugihar ketuaren estsaladarekin. (38€)
                                                                    


Bigarrenez, arraina aukeratzekotan:
*Legatza errea ardo beltzera, piper morroien krema eta almejak. (34€)
                                edo
*Errebolio errea, almejen olio-ozpina eta orburuak. (36€)




Haragia gehiago gustoko dutenentzat :
*Orein solomoa errea garaiko frutekin. (35€)
                      edo

*Ahate foie-gras errea, udareak oportora eta belar finen entsalada. (37€)




Amaitzeko postre goxoenak:
*Hur eta txokolate pastela jogurt-izozkiarekin. (14€)
                 edo
*Almendra pastel beroa eta limoi izozkia. (14€)



Primeran bazkaldu ostean, hotelera habiatzen gara eta afaldu ostean gure familia edo lagunekin Mauletik bueltatzo bat ematera goaz, oinez joatekotan hobeto gure ingurumena saintzeko.

jueves, 4 de noviembre de 2010

Nafarroa Beherea


Administrazioari dagokionez, Akitania (Frantzia) eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64) eta Baionako barrutiko zati da.
Hiriburua Donibane Garazi bada ere, Donapaleu eta Baigorri bera baino populatuagoak dira.
Mendiak: Okabe (1.466 m) lurraldeko tontorrik altuena da, Txardeka (1.440 m) bigarrena eta Urkulu(1.419 m) hirugarrena izanik.
Izena:
Herrialde honek bi izen izan ditu, Nafarroa Garaitik banatu zenetik:
"Nafarroa Beherea" izen jasoa da, "Axular "rek 1643an lehenbizikoz erabilia. Eta ahozko izena "Baxenabarre" da (ez "Behenafarroa" edo "Baxenafarroa"), Joanes Peruskik 1664an egin gutun batean lehenbiziko aldiz agertua. Hau, gaskoierazko izenaren aldaera litzateke. Beraz, euskal testuetan "Baxenabarre" izenaren agerrera "Nafarroa Beherea" baino 21 urte berriagoa da bakarrik. Sabino Aranak bere Euzkeldun Batzokijen estatutuetan Benabarre deitu izan zuen.

EGUN BAT DONIBANE GARAZIN:
Lau plan garrantsitsuenak hauek izango daitezke:
1-) Casa Mansart ikustera joan daiteke. Eraiki hau Luis XIV. mendeko estilokoa da eta bere fatxada harrizkoa da.
2-) XIII.mendeko Puerta Navarra ikustera joan.
3-) La Ciudadela. Bide bat dago Puerta del Rey-ko arkuan usten diguna nondik haraneko bistak ikusi daikeguz.
4-) Estilo gotikoko Nôtre Dame du Bout du Pont eleiza ikustera joan.



Jateko aukera ona izango litzateke Le Relais de la Nive jatetxera joatea.
Hasierako platerra hartu baino lehen mojito bat edango dogu. Mojitos edan ostean platerrekin hasiko gara:
-Lehenengo platerra: pesto eta muskuilu krema.
-Bigarenn platerra: bildoski edo solomo saltsan.
-Postrea: hiru motatako arroz esnea.
Prezioa guztira: 40€-50€.



Arratsaldean ostatuan deskantsatu eta gauean paseotxo bat ematea komenigarriena izango litzateke. Adb: Gamueko ediota Iholdiko gazteluak ikustera joatea izango litzateke aukera egokienak.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

Baiona (Lapurdi)

                              

Sarrera honetan Baionataz hitz egingo dogu.
Baiona Lapurdiko hiriburua eta Ipar Euskal Herriko hiri nagusia da. Halaber, Euskal Herri osoko hamargarren herririk jendetsuena da. Baionak, Angelu eta Biarritzeko udalerriekin batera BAB izeneko gune metropolitarra osatzen du.
Erromatarren garaian sortua, Lapurdum izena izan zuen, geroago inguruko lurraldearen izena izatera (Lapurdi) igaroko zena. XI.mendetik aurrera, apezpiku hiri bihurtu zen, Bajonencis elizbarrutiko buru izendatu baitzuten.
Baiona Euskal Herria eta Gaskoinia arteko mendebaldeko mugan dago, mendebaldean eta iparraldean Landeetako basoak eta hegoaldean eta ekialdean euskal Pirinioak dituen lurralde lauan kokatuta. Hiria Aturri eta Errobi ibaien konfluentzian kokatuta dago, bere bokalean hain zuzen ere, Bizkaiko golkotik gertu.
Udalerria Aturri ibaiak ez ezik bere ibaiadarrak diren Portou eta Esbouc errekek zeharkatua da. Baionan bertan Aturri Errobi ibaien konfluentzia dago. Errobiren ibaiadarrak diren Hillans eta Urdainz errekek ere Baiona zeharkatzen dute.

Egun bat Baionan:



Goizean komenigarria da lehenengo ibai ondotik paseotzo bat ematea, ikusgarria benetan. Geroxeago Santa Maria katedralera abiatuko gara.
Santa Maria katedrala Baiona Handia auzoan kokaturiko katedral gotikoa da. Katedrala Done Jakue bidean dago.

Bazkaltzeko orduan jatetxe hau proposatzen ditugu :

*Bayonnais jatetxea, euskal janarian espezializatuak. Euren platerren artean : marmitakoa, bakailoa,Baionako xingarra ,Tolosako babarrunak, Ezpeleta eta Lekeitioko piperrak, pintxoak, Idiazabalgo gazta,etb.

Arratsaldean, hotelera eta gaua irizterakoan kasu honetan festa alde batera utsi eta zure lagun zein bikoteagaz paseotxo bat ematera bialtzen zaitugu.
Baiona gauez erakusten dauan paisaiak benetan ikusgarriak baitdira.










Iruña (Nafarroa)


Gaurko eguna Iruñean igaroko dogu.
Iruñea Nafarroako hiriburua da. Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da. Herrixka baten gainean, Ponpeio erromatar generalak sortu zuen hiria, Kristo aurreko 74. urtean, Pompaelo izenarekin; geroago, Nafarroako Erresumaren hazia izanen zen Iruñako Erresumaren hiriburu bihurtu zen. Eusko abertzaleentzat, Iruñea da Euskal Herriko hiriburua. Herritarrei iruindar esaten zaie; edota, maila apalagoan eta gizonezkoei baino ez, iruinxeme.
Pamplona gaztelaniaz eta Iruña euskaraz. Klima eta landaredia trantsizioko klima bati dagozkionak dira, mediterraneoar eta atlantiar klimen tartekoa.

EGUN BAT IRUÑAN:
Eguna hasteko Iruñako katedrala ikustera joan zaitezke. 1397 eta 1530. urteen artean berreraiki zen, Espainiako eraikin erlijioso garrantsitsuenetariko bat da. Eraikineko fatxada estilo neoklasikoa du eta XVIII. mendean egin zuen Ventura Rodriguezek.


Geroago, itsaso hurbil dagozan parkeak honako hauek dira: (ideia ona izango litzateke baten bat bisitatzea).

-Parque de la Media Luna

-Parque de Tejera

-Parque de Santo Domingo

Amaitutakoan poteo bat hartzera joan zaitezke Iruñatik zehar.
Ondo jateko aukera ona izango litzateke Hartza jatetxera joatea. Honako dau da aurkitu dezakezuen menua eta prezioak.
Lehenengo platerra: indaba gorriak gantzagi eta piperminekin.
Bigarren platerra: solomoa Tou´Pasant eran.
Postre: mamiña (Nafarroako iparraldeko etxeko gatzatua)
Menua 27€ kostatzen da baina merezitzen du Iruñara bazatos horko janari goxoak dastatzea.


Betiko moduan jan ostean paseotxo bat ematea gomendatzen dogu digestio egokia egin ahal izateko.
Hotelera bueltatu, afaldu, deskantsatu eta festara joateko prest!
Iruñan be festa giroa diskoteketatan ematen da eta guztien hartetik aipagarriena Reverendos diskoteka da. Han DJ-ak musika mota desberdinak era zuzenan pintzatzen dute.